Buscar este blog

miércoles, 3 de enero de 2024

EUSKALTEGIA SAN VIATORREN

 

Urritik aurrera San Viator ikastetxeko zenbait ikaslek aukera izan dute euskara ikasteko ikastetxean bertan Labayru euskaltegiaren eskutik. Baldintza bakarra zen 2015, 2016 eta 2017an jaiotako ikasleak izatea eta asistentzia betez gero HABEko dirulaguntza izango dute.

Hau dela eta, astelehenetan eta asteazkenetan bi ordu eta erdi egoten dira jo ta ke euskara mintzatzen.

Haiek esaten dutenez gogorra da baina askoz eramangarriagoa, dena jarraian egiten baitute, modu honetan ez dira beste herri batera joan behar.

Ikasleen helburua da C1 ateratzea. Espero dugu lortzea egiten ari diren ahaleginarengatik. Ez da lan makala! EUTSI GOGOR!



No hay comentarios:

Publicar un comentario

DBH: KORRIKA

  Korrika AEKk antolatutako euskararen aldeko lasterketa da eta Euskal Herri osoa zeharkatzen du. Lasterketa horren helburua bikoitza da: ba...